XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abendua, argitu-orduko illundua

Martzelino Manterola

Bai, esaerak dion bezela, abendua izatez illuna bada ere, zenbait amets goxo eta ainbat zorion eta maitasun itz alkarri eskeñi erazten dizkigun illabetea izan oi da abendua.

Eta jai zoragarri oietan saia gaitezen maitasuna eta alaitasuna zabaltzen.

Nik beintzat orixe erabaki det: urtearen amaierako alaitasun pixka bat zabaltzearren, ondoren datozen bertso auek eskeintzea, norbaitek irakurri edo kanta nai baditu.

Bertso hauek ez dute abendua eta abenduko jaiekin zer ikusirik, joan dan udaberrian erri txiki batean bazkal ondoren, etxekoandre batek bere senarrari buruz konta zizkigun gertakizunek grazi egin zidaten ta andik sortu zitzaidan buruz bide au.

Alakoxe umore eukan eta bere senarrak ere parre lasai egiten zuen, etziran danak gezurrak izango.

Dana dala gutxi gora bera emakume arek kontatuak dira bertso oietan jarriak.

Guztira 12 bertso diralarik bi alditan jarriko ditut.

Gaur asteak bukaera
banoa lagun artera
aspalditxoko larunbatetan
ez nintzan atera
sagardotegi batera
apari bat egitera
agur andrea berandu gabe
alkartuko gera.

Abierako loreak
itz goxo ta dotoreak
adarra jotzen ederki daki
gure agureak
joan ziran umoreak
arenak eta nereak
esango ditu nola diraden
orren ondoreak.

Artu zuen paketea
zailla zan eramatea
pentsatu nuen obe ote zan
beregan joatea
ireki nion atea
o gure Jainko maitea
zagi aundi bat ematen zuen
sagardoz betea.

Ondoren aiek zaratak
ezin kendurik zapatak
berotu zitun goi oietako
santu eta santak
mugitu ziran enbatak
ta iñoiz trumoi galantak
astindu ziran oean zeuden
maindire ta mantak.

Ura gizonan sarrera
ta ondorengo karrera
nai ordurako etzan iritxi
komun bazterrera
pixa erdia lurrera
edo anka muturrera
belaunak ere bustiko ditu
emendik aurrera.

Ura aren pelajea
ta ura makillajea
bistan zuela leku illunak
diran parajea
zintzilik zeukan ejea
bañan bazun korajea
galdetzen zuen ea nun dagon
onen garajea.